Sasoiko produktuez eginiko pintxo goxoak azokan

Irati Goitia 2011ko martxoaren 19a

Baserritarren azokan denboraldiko produktuez eginiko pintxoak eskaini dituzte. Jesus Romero sukaldariak baserritarren produktuekin errezeta bereziak prestatu ditu eta horiek dastatzeko aukera izan dute gaur azokara joan direnek.

Kontsumoa sustatzeko helburuarekin, pintxoak banatu dituzte gaur goizean Arrasaten egin duten baserritarren azokan. Erosketa bakoitzarekin pintxo bat jateko txartel bat jaso dute bezeroek.

Ekimen honen beste helburu bat jendeari denboraldiko barazkiekin hainbat errezeta egin daitezkeela erakustea izan da. Horregatik, Romero sukaldariak prestatutako pintxoen errezetak ere banatu dituzte, norberak etxean gertatu ditza.

Jendea gustura zebilen Romerok prestatutako mokadutxoak dastatzen. Honako platerak prestatuko ditu sukaldariak: arroz eta txanpinoiekin betetako zerba; Kalabaza eta hurrekin egindako patea; berakatz fresko, borraja eta arto irinaz eginiko arrautza nahaskia, egositako patataren gainean; porruekin eginiko pudinga eta barazki krema.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak