Udalak taberna kanpoan mahaitxoak eta aulkiak izateko lizentzia barik dauden tabernei abisua eman die eskutitz bidez. Asteon alde zaharreko tabernetara jo dute, eta aurretik beste taberna batzuetan ere eman zuten abisua. Udaleko Hirigintza Sailak ez du zigor ekonomikoak jartzera heldu nahi eta espero du tabernariek lizentzia eskatu gura ez badute mahaitxo eta aulkiak erretiratuko dituztela.
Tabernariak, bestalde, haserre agertu dira jaso duten eskutitzarekin. Basati tabernako Bittor Arriaranak, esaterako, agindua "lotsagarria" dela uste du: "Aulki horiek betidanik egon dira hor eta ez dute inongo trabarik egiten. Ostalarion egoera oso larria da orain, eta lagundu beharrean, trabak besterik ez dizkigute jartzen. Dirua biltzeko aitzakia hutsa dela uste dut".
Udalaren aginduaren gaineko informazio gehiago eta tabernarien iritzi gehiago Asteleheneko Goiena paperean izango duzue irakurtzeko aukera.