Tuneleko iparraldeko sarrera hasi da gaur zulatzen Adif, Arrasate eta Elorrio arteko zatiari dagokiona, Espainiako Gobernuaren Delegaziotik jakinarazi duenez. Tunel hau da, hain zuzen, ibilbide osoko bigarren luzeena eta 3.160 metro izango ditu. Hegoaldeko sarrerari dagokionez, 2009ko azaroan hasi eta dagoeneko iritsi dira ia erdia zulatzera. Bi zubi ere egingo dituzte, bat Kobaten eta bestea Karraskainen. Arrasate-Elorrio zatiak guztira 4,4 kilometroko luzera izango du eta 3,6 kilometro joango dira lurpean Karraskain eta Udalatxeko tuneletatik zehar.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.