18:00etan egin dute hitzordua eta gazteei aukera emango diete djembeak jo eta dantza egiteko.
Ludoteka, San Andres auzoan
Bestalde, ludoteka ibiltaria izango da asteburuan San Andres auzoan Kulturartekotasuna oinarri duten ekimenak landuko dituzte. Horrela, "jolas berriak ikasteko aukera" izango dute neska-mutikoek. Bestalde, "gurasoekin gerturatzen diren guztiek pizzak egiteko eta jateko aukera izango dute". Hitzordua 10:30etik 13:30ak artekoa da, Bedoñabe ikastetxeko patioan.