Amaia Aldalur da abesbatzako zuzendaria. Donostiako Musika Kontserbatorioan piano eta ganbera musikako goi mailako ikasketak egin zituen. Zumaiako abesbatzaren zuzendaritza, ostera, 2008an hartu zuen. Biharko kontzertuan, Mari Karmen Azpeitiak jardungo du pianoa jotzen. San Pedro abesbatza 1984an sortu zen, parrokia koru gisa. Orain, hainbat musika estilotara zabaldu da.
Abesbatzako zuzendariarekin elkarrizketa entzungai
Amaia Aldalur Zumaiako San Pedro abesbatzako zuzendaria elkarrizketatu dute gaur, egubakoitza, Arrasate Irratian; abesbatzaren ibilbidea eta kontzertuaren gaineko xehetasunak izan dituzte berbagai. Jarraian duzue solasaldi hori entzuteko aukera.