Pizzak eta jolas berriak, San Andresko ludoteka ibiltarian

Ubane Madera 2011ko martxoaren 15a

Ludoteka ibiltaria izango da asteburuan San Andres auzoan Kulturartekotasuna oinarri duten ekimenak landuko dituzte. Horrela, "jolas berriak ikasteko aukera" izango dute neska-mutikoek. Bestalde, "gurasoekin gerturatzen diren guztiek pizzak egiteko eta jateko aukera izango dute".

10:30etik 13:30ak arte izango da ludoteka ibiltari hori, "Bedoñabeko ikastetxean egongo dira hezitzaileak, bertako patio estali eta estali gabeak jolasteko ematen duten aukera zabalari etekinak ateratzeko", adierazi dute Txatxilipurdi elkartetik.

Ateak zabal-zabalik

Halakoetan ohi den moduan, parte hartzeko gogoa duen edozein neska-mutiko joan daiteke ludoteka ibiltariko ekimenetara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak