23 emakumezko eta 18 gizonezko elkartu dira Uribarri nagusien elkarteko mahaiaren bueltan. Sasoitsu eta umoretsu daudela erakutsi dute gaurko ospakizunean; eta hala erakusten dute, baita ere, elkartearen datu orokorrek: 900 bazkide ditu guztira, eta horietatik 300 dira 80 urtetik gorakoak.