Bihar, eguaztena, ezingo da telefonoz deitu udal zerbitzuetara, 11:00ak arte.

Ubane Madera 2011ko martxoaren 15a

08:00etatik 11:00ak arte Arrasateko udal zerbitzuetan ezin izango dute telefono deirik jaso. Tarte horretan telefono aldaketa egin behar dute, Euskalteletik Telefonicara. Udaltzaingora, AUKEAra, Udal Euskaltegira eta brigadara, berriz, deitu ahal izango da berdin-berdin.

Hain justu ere, Udaletxean, Biztanleen Arreta Zerbitzuan, Udal Gazte Bulegoan, Kulturaten zein Iturbide Egoitzan ezin izango dituzte telefono deirik jaso harik eta telefono zerbitzu aldaketa gauzatu arte. Aurreikuspena da 11:00etarako bukatuko dituztela lanok. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak