Amaia Gabilondo: "Ez genuen espero horrelako emaitza aberatsik lortzea Auzolan-artea proiektuarekin"

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2011ko martxoaren 15a

Gustura dira Garaion Naturartea elkarteak herriko ikastetxe zein udalarekin abian jarritako Auzolan-artea deritzon proektuak Arrasaten izan duen harrerrarekin. Pozik daude ikasle eta irakasleen aldetik izan dute parte-hartzailearekin; era berean, oso eskertuta daude udaleko ordezkarien partetik jaso duten laguntzagatik ere.

Arizmendiko ikastolako gazteak izan ziren atzo protagonista: Munarreko jolas-parkea eta Monterron parkea elkartu zituzten buztinezko oinatsak eta esku-markekin. Hainbat izan dira herrian egindako artelanak, hurrenez-hurren: Arrasateko Institutukoek egin zuten lehenengoa: Santa Barbara parkean, egurrezko herensugea egin zuten; Helduen Heziketa Iraunkorreko ikasleak izan ziren hurrengoak Monterron parkeko eskenatokia bizirik gura zutela aldarrikatuz eta Lanbide Hastapenekoen txanda izan zen jarraian, munduko herrialde guztiak bateratuz.

Antolatzaileen balorazioa jarraian entzungai

Arrasateko ekintzak amaituta, Amaia Gabilondo, Garaion Naturartea elkarteko kideak helburuak aurrez uste zutena baino hobeto bete dituztela kontatu du Arrasate Irratian; jarraian duzue elkarrizketa osoa entzungai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak