Datuak kopurutan begiratuta, 173.000tik 148.000ra jaitsi da urbanoaren bidaiari kopurua urtebetean. Arrasaten urbanoa ezarri zenetik eman den jaitsierarik altuena da hori. Are gehiago, urbanoa ezarri zenetik sekula izan duen bidaiari kopururik txikiena izan du urbanoak 2010ean.
Bonobusa
Nabarmentzekoa da, baita ere, azkenaldian bidaiari kopurua igotzen ibili ostean, azkeneko bi urteotan hasi dela jaisten: 2008tik 2009ra 7.500 bidaiari gutxiago izan ziren, eta esandako moduan, 2009tik 2010era, 24.207 bidaiari gutxiago izan ditu urbanoak.
Datu zehatzagoak ere eman dituzte: urbanoaren bigarren lineak izan ditu bidaiari gehien 2010ean, bat lineak baino ia 9.000 gehiago. Orokorrean, urbanoan 496 bidaiari ibili izan dira egunero, eta horien artean %71,89k erabili du bonobusa.
Gehien ostiraletan
Urbanoa gehien erabiltzen den eguna egubakoitza da, eta gehien erabiltzen den ordua, berriz, 12:00etatik 13:00ak arte. Gutxien, berriz, 20:00etatik 21:00ak arte erabiltzen da.