Atzerritar legea berbagai, gaur martitzena, Kulturaten

Ubane Madera 2011ko martxoaren 15a

"Baztertze egoeran eta etorkinei zuzendutako Harrera eta Formazio Moduluaren” proiektuaren barruan, atzerritar legearen inguruko hitzaldia emango du gaur 17:30etik 19:30ak arte, Kulturateko areto nagusian Mikel Mazkiaran abokatuak eta SOS Arrazakeriako kideak.

Ekin Emakumeak Elkarteak eta SOS Arrazakeriak antolatzen ari diren "Baztertze egoeran eta etorkinei zuzendutako Harrera eta Formazio Moduluaren” proiektuko hitzaldia da hauxe. Deialdia irekia da, beraz, interesa daukan edozeinek parte har dezake.

Gazteleraz

Hori bai, Ekin elkartetik jakinarazi dute gehienbat etorkinei zuzenduta dagoen ekintza denez gero, hitzaldia gazteleraz eskainiko dutela. Hala ere, galderak euskaraz egiteko aukera ere izango da; eta kontuan hartuta Ekin elkartean parte hartzen duten etorkin asko pakistandarrak direla, hitzaldira doan norbaitek gaztelera jakingo ez balu, Ekin elkartearen bitartez argitu ditzake gero zalantzak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak