Martitzenean, Tirreno-Adriatikoko azken etapa jokatuko da, 10 kilometroko erlojupekoa. Jakina, Evans da faborito nagusia etapa bera eta sailkapen nagusia irabazteko. Velasco 41. postuan dago sailkapenean, liderrarengandik 13:38ra.
Bada, sasoiko daude Debagoieneko ziklista profesionalak; izan ere, Markel Irizar oñatiarrak Andaluziako Itzulia irabazi zuen otsailaren 24an.