Mondrak 2-3 irabazi zion Trintxerperi

Amaia Txintxurreta Guridi 2011ko martxoaren 13a

Mondrak partidu emozionatea izan zuen zapatuan: ez ziren oso ondo aritu eta behar baino gehiago sufritu zuten. Taldearen hiru golak Jon Muruak sartu zituen.

Lehenengo zatian arrasatearrak hobeto ibili arren, lehenengo gola Trintxerpekoek sartu zieten. Zati horretako hamar minuturen faltan, baina, Mondrako Jon Muruak gola sartu zuen. Mondraren bigarren eta hirugarren gola ere Muruarenak izan ziren. Bigarrena Ekainek egindako pase bikain baten ostean sartu zuen, azkena, berriz, penaltiz.
Partidu horrekin, Mondrak jarraian irabazten duen bigarren partidua izan zen zapatukoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak