Mondragon Unibertsitateak irabazi egin zuen, Bilbon

Amaia Txintxurreta Guridi 2011ko martxoaren 13a

Bi puntuko aldearekin irabazi zuen MUk Zorrozako kiroldegian 66 eta 68, hain justu. Lehenengo laurdena oso txarra izan zen arrasatearren aldetik, baina bigarrenean zer egiteko gai ziren erakutsi zieten aurkariei.

Josu Larreategi entrenatzailearen esanetan epaileak "egurra eman" zien. Hamar puntuko aldearekin irabazten joan ziren momentu batzuetan eta aurtengo denboraldiko "talde txarrena" iruditu zitzaion Larreategiri, beraz, uste zuen markagailuko diferentzia handiagoarekin irabazteko gai ere bazirela. Kontuak kontu, garaipenarekin itzuli ziren, baina "oso haserre" daude epaileak eurekiko hartu zuen portaerarekin eta "indargabe" sentitu ziren egoera horren aurrean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak