Belaunaldi ezberdinetako punk zaleak asetu zituen zapatuko gaztetxeko kontzertuak

Usoa Agirre 2011ko martxoaren 13a

Bertako eta inguruko punk eta oi! zaleen topagune izan zen zapatuan Arrasateko gaztetxea. 300 bat ikusle bildu ziren, belaunaldi ezberdinetakoak, kontzertua eskaini zuten taldeak bezalaxe: The Convicts, NPJ, Pillhead eta Sham 69 ingeles beteranoak. Azken horiek erakarri zuten jende gehien, baina musikari gazteek ere jarrera ona erakutsi zuten.

The Convicts arrasatearren kontzertua nabarmendu digu Iago Cascon antolatzaileak: "Oso kontzertu ona eman zuten; zentratuta eta serio aritu ziren".

Sham 69

70eko eta 80ko hamarkadetan punk eta oi! estiloetako puntako taldea izan zen Sham 69 eta garai hartako partaide bakarra dago gaur egungo taldean: Dave Parsons. Abesti zaharretan Jimmy Pursey lehengo abeslariaren hutsunea igarri zen eta hasieran entzuleekin konektatzerik lortu ez bazuten ere, bukaeran, garai bateko hit-ekin hurbildu ziren azkenean jendearengana.

Taldeko baxujolea nabarmendu digu Casconek, bereziki indartsu aritu baitzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak