Hirugarren mailan jokatzen jarraituko du Arrasateko tenis taldeak

Amaia Txintxurreta Guridi 2011ko martxoaren 13a

Zapatuan Arrasateko AKEk eta Peña Vitorianak bigarren mailara igotzeko partiduak jokatu zituzten VascoNavarroRiojanoCantabro (VNRC) deritzon txapelketan. Arrasateko Musakolako Kiroldegian jokatutako zazpi partiduetan indarrak neurtzen ibili ostean, 2 eta 5eko emaitzarekin galdu egin zuten arrasatearrek.

Arrasateko jokalariak hauek izan ziren: Joseba Azkargorta, Eneko Fernandez, Aitor Balzategi, Sebas Sierra, Kepa Aranbarri eta Julen Etxabe.

Partiduak

Banaka jokatu zituzten partiduetan 3 eta 2 galdu zuten; AKEkoak 2 eta 0 irabazten hasi ziren, gero, 2 eta 2 berdindu zuten Peña Vitorianakoek eta azkenean 2 eta 3ko emaitzarekin galdu zuten arrasatearrek azken momentura arte oso berdinduta ibili ostean.


Binakakoetan, bestalde, oso erraz irabazi zuten Peña Vitoriana taldekoek; ATTn jokatzen ibilitako munduko profesional onenetarikoa zuten-eta euren taldean, besteak beste.

Jokalari oso onak

Aipatzekoa da Arrasatekoek Espainiako bederatziehungarrenaren kontra jokatu behar izan zutela, eta gainera, herrikoek oso maila ona erakutsi zutela euren aurrean. Nabarmentzekoa da baita ere, Sebas Sierra arrasatearrak Aitor Etxeberriaren aurka ia-ia irabazi egin zuela. Etxeberria bere adinean Euskadi mailan onena da, eta hori gutxi balitz, Espainiako bostehungarrena ere bada.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak