Bebe bortitza, gertukoa eta dibertigarria, Amaia bete-bete eginda eskaini zuen kontzertuan

Usoa Agirre 2011ko martxoaren 13a

Emanaldiaren oinarria disko berria izan bazen ere, ondo landutako bertsioez osatutako errepertorioa izan zen. Lehenenengo diskoko abesti gehienak moldatuta jo zituen eta beste abeslari batzuen kantuen bertsioak ere egin zituen: Raimundo Amadorren Ay que gustito pa mis orejas, Alaskaren A quién le importa eta Extremoduroren Tu corazón. Amaia antzokia goraino bete zen eta ikusleek guztia eman nahi izan zuten: txaloka, kantuan,... batzuk aulkitik jeiki eta dantzan ere ikusi genituen.

Nahiko hotz hasi zuen kontzertua; hirugarren kantua amaitu arte ez zitzaien ikusleei zuzendu. Jertsea kendu orduko, baina, beste batetan bilakatu zela zirudien, bortitzagoa, indartsuagoa, akaso kamiseta kalaberadunak eta ezkerreko begi margotuak eraginda. Kontzertuak aurrera egin ahala bestelako inpresioa egin zuen: gertuago eta dibertigarriago egon zen, ikuslegoan barrea eraginez.

Kontzertuaren kronika osoa izango duzue asteleheneko papereko Goiena-n.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak