Ane Zabala izan da lehenengoa, Takarraran lasterketan

Usoa Agirre 2011ko martxoaren 12a

Aurtengo Takarraran lasterketan 65 emakumek hartu dute parte. Arrasatearrez gain, Elorrio, Aretxabaleta, Eskoriatza eta Elgetako emakumeak ere izan dira korrika egiten goizeko lasterketan. Taldean egin dute askok korrika eta helmugan sartzen lehenengoa Ane Zabala izan da. Dena dela, antolatzaileen esanetan parte hartzea denez lasterketa honetan garrantzitsuena, guztiek jaso dute oroigarri moduan Takarraraneko kamiseta.

Helmugan sartu diren lehenengo hirurek loreak jaso dituzte sari gisa, kamisetarekin batera:

  1. Ane Zabala
  2. Nerea Arregi
  3. Maria Jesus Velasco

Lehenengo hirurez gain, beste batzuek ere jaso dituzte loreak: zaharrenak, gazteenak eta azkena sartu denak (pankartarekin zihoazen Santamainako emakumeak).

Aurpegi ezagunak

Arrasateko aurpegi ezagunak ere izan dira lasterketan:

  • Itxaro Artola, AEDko kidea, korrika.
  • Marga Garmendia, Udaleko Enplegu saileko teknikaria, korrika.
  • Yolanda Perez Arenaza, zinegotzia, korrika.
  • Iratxe Aranburu Kirol teknikaria speaker lanetan aritu da.
  • Maite Barreña Berdintasun saileko teknikaria bizikletan joan da lasterketa-buruan; eta Esther Lizarralde Emakume Txokokoa, berriz, lasterketa bukaeran joan da bizikletan.
  • Helmugan denborak hartzen Arrasateko Atletismo Taldekoak izan dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak