Martxoaren 13an, Emakumearen Eguna ospatzeko, Bedoña Batu Kultur elkarteak antolatuta auzoko emakumeen bazkaria egin zuten Loramendi Elkartean. 14 emakume elkartu ziren bazkaltzeko eta beste lau gehitu ziren bazkari osteko tertuliara.
Bezperan, Artia baserriko auzokide Gregori Markaidek 90 urte bete zituenez, ospakizun bikoitza izan zen. Gregorik kandelak itzali behar izan zituen lagunartean. "Gregori eta auzoko emakumeak zoriondu nahi ditugu", adierazi dute Bedoña Batu Kultur elkartetik.
Argazkiak hemen