Itxitura horiek egiteko, baina, hainbat baldintza bete beharko dira: jabeen komunitatearen akordioa eskuratu beharko da, itxituraren diseinua aurkeztu beharko da (diseinurik aurkeztu ezean, Udalak zehaztuko du diseinua), eta jabekideen konpromisoa adostu beharko da, bost eta hamar urte bitarteko epean balkoi guztiak ixteko, auzokide guztien artean adostutako diseinuari jarraituz.
1999ko erabakia
Arrasateko Udalak 1999. urtean erabaki zuen balkoiak ixteko ordenantza egitea, ikusita askotan inmueble bereko auzotarren baimenik izan gabe egiten zirela obra horiek, eraikuntza bakoitzean bat egindako irizpiderik gabe, eta horrek guztiak kaotikoak diren etxeak sortzen zebilela eta hiri paisaian oso eragin txarra izan zutela.