1997an hasi zen musika munduan Anari; ordutik hona, bakarkako bost disko argitaratu ditu – Anari, Habiak, Zebra, Kafe antzokian zuzenean eta Irla izan– eta bat Petti musikari nafarrarekin elkarlanean –Anari ta Petti–. Doinu goibel eta bakartiak, hitz biluziak eta atmosfera ezerosoak aurki daitezke Anariren lanean. Kritika onak jaso ditu; adituek PJ Harvey, Cat Power eta Nick Cave-ekin konparatu izan dute.
Kasualitatez hasi zen
Anarik berak dio "kasualitatez" hasi zela musika munduan, eta kasualitateak ekarri duela gainerako guztia: diskoak, kontzertuak, lagunak...
Martxoko hirugarren eguenean egongo da aukera Anariren kontzertuaz gozatzeko.
Hurrengo kontzertuak
Martxoaren 24an Batusi talde galiziarrak eskainiko du kontzertua; eta, martxoaren 31n, Que Par Che antzerki taldeak Lospardos antzezlana eskainiko du gaztetxean.