Batetik, gura dute "euskararekiko jarrera positiboa" bultzatu haien artean, hizkuntzaren transmisioa bera bultzatze aldera. Eta bestetik, gura dute Arrasaten dauden ludoteka zerbitzuak gurasoei ezagutarazi. Okendoko ludotekan (erdigunean), Santamarinako ludotekan eta Usaetxeko ludotekan egin dituzte datozen zapatuotarako hitzorduak.
Euskaraz berba egiten ahalegindu
Hizkuntzaren transmisioari dagokionez, "hizkuntza menperatzen ez duten gurasoei hiztegitxo bat" emango diete, eta "neurri horretan euskaraz hitz egiten ahalegindu beharko dira, noski, beti ere, bakoitzaren mugak errespetatuz".
Gurasoak derrigorrez
Esandako moduan, bi ordu zehaztu dituzte jardunerako, eta bi orduotan egingo dutena da gurasoek haurrekin batera jolastu, ludoteketan dauden materialekin. Horrela, Txatxilipurdik abisatu gura du "gurasoen parte hartzea derrigorrezkoa" dela, hau da ezingo dela "umerik ludotekan sartuko guraso edo heldurik gabe".