Lezamako txapelketalko finalerdietan Bizkaian figura izateko bidean diren Elezkanoren (Galdakao) eta Larunberen (Zaratamo) kontra jokatu zuten ordezkari gipuzkoarrek, eta Bolinaga eta Altzelai 22-14 nagusitu ziren. Hain zuzen ere, Arrasatekoak jaso zituen txalo gehienak, ezin hobeto eutsi ziolako partiduari kale bakarra ere egin barik.
Gaurko finalean, berriz, Ezkurdia (Arbizu) eta Lana (Lizarra) nafarren kontra jokatuko dute gipuzkoarrek.