Esandako moduan, hiru artelan egin dituzte. Artelan garrantzitsua izan da bihotzarena. Beste espezialitate batzuetan moduan, Lanbide Heziketan hainbat etorkin daude eta horregatik euren herrialdeen izenekin bihotz bat eraiki dute. Erdian, Euskal Herria jarri dute.
Bigarren artelan batekin arrazakeria salatu gura izan dute. Nola? Bada, bi pertsona –bata zuria eta bestea beltza– eskua ematen eginaz eta eskuetan mundua irudikatuz. Eta beste azken artelan bat ere egin dute; kutsu politikoa ere baduena. Izan ere, Frantzia eta Espainia lurrean irudikatu dute eta bi estatuetatik zutitzen Euskal Herria kokatu dute.
Eguraldia lagun gustura aritu dira gazteak. Amaia Gabilondo hezitzaileak honakoa adierazi du: "Espazio zabalean lanean jartzen badituzu oso gustura aritzen dira eta sormena, irudimena eta gogoa soberan dutela erakutsi dute".