Emakumeek ekoiztu eta egindako azoka, bihar

Ubane Madera 2011ko martxoaren 11

Ia 50 saltzaile. Hori da bihar, zapatua, Arrasaten egingo duten azokako protagonisten kopurua. Baina kopurua baino nabarmenagoa da protagonista guztiak izango direla emakumezkoak, martxoaren 8aren bueltan antolatutako azoka da-eta Seber Altuben egingo dutena (10:00-14:00).

Baserritarrei dagokienez, bostek hartuko dute parte, guztiak ere, arrasatarrak eta klasikoak: Meatzerrekako Rakel Perez de Arenazak (Askasibar baserria); Bedoña auzoko Mariasun Iturbek (Etxeberri baserria) eta Kontxita Berezibarrek (Bidasoro baserria), Gesalibar auzoko Arantza Olabek (Enuzketa-Aldekoa baserria) eta Uribarri auzoko Maria Aranak (Ikutixo baserria). 

Langintza ugari

Artisauen artean, berriz, inguruko ordezkaritza baden arren, (arrasatearren artean, adibidez, Amaia Txabarri, narrua lantzen, Maider Altzelai gantxilo lanak egiten, Leire Lozano egurrezko tresnekin…) emakumezko artisau gehienak kanpotik etorritako izango dira. Hori bai, bitxigile ugari, panpinak, umeendako arropa, narrugintza… langintza mordoa izango da ikusgai eta erosgai Seberren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak