Arrasate eta Bilbo arteko autobus zerbitzuak ipintzeko atzetik lan handia eginda zegoen, Arrasateko Udalaren eskutik

Ubane Madera 2011ko martxoaren 10a

Gipuzkoako Diputazioak egunotan iragarri du Arrasate eta Bilbo lotzeko autobus zerbitzu berriak ipini behar dituela apirila amaieran edo maiatza hasieran. Bada, Arrasateko Udalak azpimarratu gura du hori Udalak berak egindako lanaren emaitza ere badela.

"Udalak legealdi hasieratik, herritarren eskaerei erantzunez, behin eta berriz aldarrikatu du Foru Aldundiaren aurrean (bere eskumena baita) Bizkaia edo Durangaldearekin lotura izatea bailara honek. Bailara hau garraio publikoaren ikuspegitik nahiko mugatua dago zerbitzu eta konexioei dagokionean", adierazi du Ino Galparsoro alkateak.

Herriko mugikortasuna

"Gainera herri honetan, lan arloan (kooperatibak…) eta ikasketa arloan (unibertsitatea) jende asko ibiltzen da, eta behar beharrezkoa da, bereziki herriko mugikortasuna baretze aldera irtenbideak bilatu eta eskaintzea", gaineratu du.

Bestalde alkateak adierazi du egiteke geratzen dela zerbitzu berria txartel bakarrarekin erabili ahal izatea eta hori "exijitzen" jarraituko dutela.

Lehenengo komunikabideetara

Eta bukatzeko, salatu gura du “Udalari zehaztasunak jakinarazi aurretik komunikabideetara jo” dutela, eta haien bitartez jakin dutela “hainbat xehetasun edo informazio (ordutegiak…)”.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak