10:45an egin dute hitzordua Uribe auzoan, handik Garagartzako garbigunera joateko. Arrasate Herri Eskolako eta Arizmendi Ikastolako 6. mailako neska-mutikoen lana izango da inguru hura zuhaitzez aberastea. 188 ikasle ibiliko dira horretan, bederatzi irakasleren laguntzarekin. Eta jakina, ekimenean parte hartu gura duten erretiratuak primeran onartuko dituzte.
Hamarretakoa eta opariak
Hamarretakoarekin Udala arduratuko da (bokadiloa, ura eta ardoa) eta horrez gainera, gertu ditu, baita ere, 225 opari, ikasle, irakasle eta erretiratuen artean partitzeko.