Hilabete egon da Otalora kalearen Uarkaperainoko zatia zebrabide barik. Makinatxo bat kexu eragin du horrek herritarren artean, ohiturarengatik, herritarrek zebrabide "ikusezinak" erabiltzen segitu dutelako; eta horrek askotan arrisku handia ekarri du, automobil guztiak ez zirelako geratzen, edo azkeneko momentuan geratzen zirelako.
Obra eta Zerbitzu Sailak emandako azalpenen arabera, eguraldi sikua behar zuten zebrabideok margotzeko. Etorri da hori ere, eta esandako moduan, dagoeneko gertu daude zebrabideok.