Bizkaibusen zerbitzu berriak Garibai etorbidean zein Musakolako geltokian geratuko dira. Honako hauek izango dira ordutegi zehatzak: Arrasate-Bilbo: 07:45, 08:45, 09:45, 13:45, 19:45 eta 20:45. Bilbo-Arrasate: 06:00, 07:00, 08:00, 12:00, 18:00 eta 19:00. Orain arte Elorriora iristen zen autobusa etorriko da Arrasatera hemengo bidaiariak hartzeko.
Apiril-maiatzean
Zerbitzu berria abiarazteko hitzarmena sinatuko dute Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Bizkaikoak, baina lehenengo Gipuzkoako Batzar Nagusien onespena beharko du egitasmoak. Edozelan ere, Arantza Tapiaren, Gipuzkoako Diputazioko garraio sailburuak esandakoaren arabera, asmoa da apirilaren amaieran edo maiatzaren hasieran abiaraztea zerbitzu berriok.
Linea berriak martxan jartzeko, Gipuzkoako diputazioak 142.100 euro jarriko ditu bi urtean.