Lan-poltsa horretara aurkezteko honako baldintzak bete beharko dira: erizaintzako diplomaduna izatea edo osasun laguntzaile teknikoren titulua izatea eta 3. hizkuntza eskakizunaren pareko jakintza, besteak beste.
Egin beharrekoak
Egin beharrekoak, berriz, orotarikoak izango dira: txertatze kanpainak jarraitzea, ospitalean sartze eta kanpoko kontsulten jarraipena, eguneroko medikamentuak prestatu eta banatzea, medikuarekin lankidetzan jardutea, jantokietan janari orduak gainbegiratu eta laguntzea, eguneko parteak eta beste.
Elkarrizketak eta beste
Esandako moduan, martxoaren 16an egingo dituzte frogak lan-poltsan izena ematen dutenek. Besteak beste, elkarrizketa egingo diete, euskara badakiten baloratuko dute eta erizain moduan arlo pribatu zein publikoan egindako lehenagoko jardunak baloratuko dizkiete.
Izena emateko Biztanleen Arreta Zerbitzura jo beharra dago.