Norman taldeak diskoa aurkeztuko du

Maider Arregi 2011ko martxoaren 8a

Danbakan eta Bilbo Hiria musika lehiaketetan finalista izan ostean, Arrasateko gaztetxean Norman eibartarren zuzeneko indartsuaz gozatzeko aukera izango da eguenean.

2007an sortu zen Norman. Talde moduan ibilbide motza duten arren, eskarmentu handikoak dira, guztiek aurretik beste talde batzuetan jotzen zuten-eta. Norman izeneko disko berria aurkeztuko dute Arrasateko gaztetxean, 20:00etan, eta Danbaka musika lehiaketan horrenbesteko arrakasta izan zuten doinuek girotuko dute gaztetxea.
Zuzeneko indartsua
Norman zuzenean hazi egiten da, piztu, indartu. Punk-rocka abiapuntu hartuta, erritmo aldaketa ugariren sonoritateetan barneratzen dira eibartarrak. Haien arrakastaren gakoa zuzenekoak diren arren, oso kontzertu gutxi eskaintzen dituzte. Horregatik, besterik ez bada, egueneko hitzordua agendan sartzeko horietako bat da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak