Maite Barreña: "Feminismoa bizitzeko era bat da, eta ez askok uste duten moduan matxismoaren aurkako terminoa edo jarrera"

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2011ko martxoaren 8a

Arrasateko Berdintasun Saileko teknikariaren ustez feminismoa, bizitzeko era bat da; besteekin harremantzeko era bat; administratzeko modu bat da; enpresa ikusteko modu bat. Jendartean feminismoa nola ulertzen den galdetuta, Barreñak dio feminismoa, matxismoak kutsatutako termino eta jarrera bat dela, hau da, askorentzako matxismoaren aurkakoa dela.

Belaunaldi gazteen gainean galdetuta, hausnarketa interesgarria egin du erantzunez, berdintasunean hezitakoak direla baina modelo maskulino batetik abiatuta; gaur egun mutil zein neska izan ez dutela etxeko-lanak, hau da, jatorduak prestatu, erropak garbitu zein erosketak egitearen beharrik ikusten eta ezta horretarako euren burua prestatzen ere. Feminismotzat jotzen ziren ikasgaietan hankamotz geratu garela dio Barreñak.

Elkarrizketa osoa hemen entzungai

Aurrez idatzitakoak baina, gaur, martxoak 8, Arrasate Irratian Maite Barreñak, Arrasateko Berdintasun Saileko teknikariaren izandako solasaldiaren pasartetxo batzuk besterik ez dira. Horra hor, bada, gonbidapena segidan duzuen artxiboan klikatu eta zuk ere gaiaz hausnartzeko bidea emango dizue seguru!

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak