Erreforma horrek "emakumeengan eragin handiagoa" duela salatu dute. Zergatik? "Betikoagatik, gizon eta emakumeen arteko ezberdintasunagatik".
Elkarretaratzean parte hartu dute Alternatiba-Zutikeko Arrasateko zinegotzi Julia Mongek, Ander Rodriguezek eta Joseba Ugaldek.
Pentsioen Erreformaren legea aurrera ateratzeko, CCOO eta UGT sindikatuek Espainiako gobernuari emandako babesa kritikatu du ESK sindikatuak. "Martxoaren 8 honetan, pentsioen erreformaren aurka borrokatzea berdintasunaren alde egitea da esan dute".
Iluntzean manifestazioa
19:00etan, bestalde, manifestazioa aterako da, Seber Altubetik, Emakume Txokoak antolatuta. Horrez gainera, Ellas bailan solas kale antzerkia egingo dute, toki berean, 18:00etan.
Arrasateko Emakume Txokoak Gora Feminismoa aldarrikatuko du gaurko manifestazioan eta datozen egunetan ere. Lelo hori baliatuta, mugimendu feminista kalean ikusi nahi dute, besteak beste. Hori horrela, antolatutako ekitaldietan parte-hartzeko deia egin diete herritarrei.
Takarraran eta azoka
Gaurko eguneko ekimenez gainera, apirilaren 6ra artekoak antolatu dituzte Mondragoeko Emakume Txokotik. Hona hemen hitzorduak:
Martxoaren 12an:
- Emakume artisauen eta baserritarren azoka. Seber Altuben 10etatik aurrera.
- III. Takarraran. Seber Altubetik 12:30ean.
- Bebe. Kontzertua. Amaia Antzokian 20:00etan.
Martxoaren 15ean: Mugimendu feminista egun Euskal Herrian. Mahai-ingurua. Emakume Txokoan 18:00etan.
Martxoaren 23an: ¿Qué es eso del transfeminismo?. Hitzaldia. Kulturateko areto nagusian 19:00etan.
Martxoaren 8tik 25era: Kartelen erakusketa. Emakume Txokoan.
Apirilaren 6an: Nagore. Zine emanaldia. Kulturateko arteo nagusitan 19:00etan.
Elkarretaratzea Oñatin
Zapatuan, Oñatin, Emakumeen eskubideak aldarrikatzeko elkarretaratzea egongo dute. 13:00etan bilduko dira herriko plazan udalbatzak deituta. Emakumeen eskubideak aldarrikatzeko, herritar guztiei luzatu diete gonbidapena.
Bestalde, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela-eta, emakumeen eskubideen aldeko mozioa onartu zuten otsaileko osokoan, aho batez. Gizon eta emakumeen arteko berdintasuna lortzea "egin barik" dagoen lana dela dio testuak, eta "gizarte honek emakume gehiago behar" dituela erabakiak hartzeko esparruetan.