Elkarretaratzea eta manifestazioa, martxoaren 8a aldarrikatzeko

Ubane Madera 2011ko martxoaren 8a

Aldarrikapenekin lotutako bi hitzordu egin dituzte gaur Arrasaten Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira: 12:00etan elkarretaratzea egingo dute, ESK sindikatuak deituta, Seber Altube plazan. Eta 19:00etan, berriz, manifestazioa aterako da, leku beretik, Emakume Txokoak antolatuta. Horrez gainera, Ellas bailan solas kale antzerkia egingo dute, Seber Altuben 18:00etan.

Bi lelo nagusituko dira aurten martxoaren 8a aldarrikatzeko. Pentsioen erreformaren kontra joko du, esaterako ESK sindikatuak, Emakumeoi falta zitzaiguna, pentsioen murrizketa leloarekin. Salatuko dutena da berez pentsioen erreforma gizarte osoarendako kaltegarri bada,"askoz txarragoa" dela emakumeendako.

Desberdintasunak areagotu

Pentsioen sistema berriak "emakumeekiko elementu diskriminatzaileak areagotu" egiten dituela uste du ESK sindikatuak: aldi baterako langileekikoak eta etxe-langileekikoak, besteak beste. Eta uste du, baita ere, erretiroari aitortutako eskubidea kaltetu egiten duela, eta "erreforma horren kontra borroka egitea berdintasunaren alde borroka" egitea ere badela.  

Emakume Txokoaren eskutik, berriz, Gora Feminismoa aldarrikatuko dute gaurko egunean eta datozenetan. Eta lelo hori baliatuta, mugimendu feminista kalean ikusi nahi dute, besteak beste. Hori horrela, antolatutako ekitaldietan parte-hartzeko deia egin diete herritarrei.

Takarraran eta azoka

Eta izan ere, izango da zer aukeratu. Izan ere, gaurko eguneko ekimenez gainera, apirilaren 6ra artekoak antolatu dituzte. Hona hemen hitzorduak:

  • Martxoaren 12an: - Emakume artisauen eta baserritarren azoka. Seber Altuben 10etatik aurrera.

                              - III. Takarraran. Seber Altubetik 12:30ean.
                              -  Bebe. Kontzertua. Amaia Antzokian 20:00etan.

  • Martxoaren 15ean: Mugimendu feminista egun Euskal Herrian. Mahai-ingurua. Emakume Txokoan 18:00etan.
  • Martxoaren 23an: ¿Qué es eso del transfeminismo?. Hitzaldia. Kulturateko areto nagusian 19:00etan.
  • Martxoaren 8tik 25era: Kartelen erakusketa. Emakume Txokoan.
  • Apirilaren 6an: Nagore. Zine emanaldia. Kulturateko arteo nagusitan 19:00etan.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak