Juan Luis Arkauz: "Ez dakit noiztik erretzen den sardina; nik ohitura betidanik ezagutzen dut"

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko mar. 8a, 10:54

Arrasaten ez dira Aratusteak amaitzen sardina erre arte. Juan Luis Arkauzek bi urte daramatza SUDC elkarteko presidente lanetan eta aurretik hamar urte baino gehiago egin ditu idazkari moduan. Bada, SUDCekoek urte horietan guztietan urtero-urtero erre dute sardina Aratusteak agurtzeko, martitzenean. Eta gaurkoa, noski, ez da salbuespena izango. 

Crisanto Margusino arrasatearrak egin izan du sardina 30 bat urtetan eta 2009ko udan hil zenez, azken bi urteetan dagoeneko erretiratu diren lagun eta koadrilakoek egin dute. "Denborapasa moduan gustura aritu dira", dio Arkauzek. Emaitzaren ondoan aurkitu dugu Arkauz, SUDCek abendua ezkero duen egoitza berrian. Ordu gutxi barru erreko dute sardina eta horrela agurtuko dituzte 2011ko Aratusteak.

Gaur haurrak izaten dira protagonista, izan ere, Arrasaten zapatura ere ekarri da-eta jaia. Arkauz "oso pozik" dago Aratusteak zapatura ere ekarri direlako: "Guretako pozgarria da, lehen martitzenean bakarrik egiten zen-eta. Herriko koadrilak animatu dira eta txalogarria da antolatzaileek egin duten lana. Gu geu ere azken bi urteetan mozorrotu gara; aurten, gainera, eguraldi ona lagun, giro aparta egon da kalean".

Honakoa da gaurko egitaraua:

15:15-16:30: Mozorro desfilea Herriko plazan.

17:00: Potxin eta Patxin pailazoak Zirkoa ezagutuz lanarekin, Uarkape frontoian

17:30: Samakisu Txarangaren animazioa Herriko plazan.

18:00: Pikor Teatroren Ellas bailan solas antzezlana Seber Altube plazan.

19:00: Arrasate Musikaleko bandaren eta balletaren kalejira.

20:00: Egan taldearekin dantzaldia Herriko Plazan.

22:30: Egan taldearekin dantzaldia Herriko Plazan.

23:30: Sardinaren hileta, Segizioak erdialdeko kaleak ibili ondoren Herriko Plazan bukatuko du desfilea, sardina bertan erretzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak