Eukene Dorronsorok 26,59ko denbora eginda ez zuen finalerako txartela lortu; 10. postuan gelditu zen. Iñigo Uribarrenek berriz, bosgarren postua eskuratu zuen 14,43 metroko jauzia eginda. Axpe, Uribarren eta Dorronsororentzat junior mailako lehen urtea da.
Aipatu ere, aste bukaeran Maria Jose Gilek, Antequeran, Malagan, ospatutako pista estaliko beteranoen Espainiako Txapelketan errekorra hautsi duela. Arrasatearra 70 urtez gorako kategorian lehiatu da. 1.500 eta 3.000 metroko lasterketetan, bere kategoriako Espainiako errekorrak hautsi du 3,28 eta 14,21 minutuko denbora eginez. 800 metroko lasterketan zilarrezko domina eskuratu du Gilek.