Isaias Carrasco gogoan izango dute gaur, domeka

Ubane Madera 2011ko martxoaren 6a

Arrasateko zinegotzi sozialista ohiaren alde lore eskaintza egingo dute eguerdian, hura hil zuten kalean, bere etxe aurrean. Ekitaldian parte hartuko dutenen artean izango dira Rodolfo Ares, Barne Sailburua, Rafaela Romero, Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidente arrasatearra eta Carrascoren alaba Sandra Carrasco.

12:00etan egin du hitzordua PSE-EE alderdiak, Carrascoren etxe aurrean, San Andres auzoko Navas de Tolosa kalean. Aipatutakoez gainera, bestelako ordezkari sozialistek ere gogora ekarriko dute orain dela hiru urteko martxoaren 7an hil zutela Isaias Carrasco zinegotzi sozialista ohia.

Kaleari bere izena ipini ez izana

Besteak beste, salatuko dute atentatu haren aurrean Arrasateko alkatetzan zegoen EAE alderdiak hilketa ez gaitzetsi izana, eta salatuko dute, baita ere, Udalak ez duela onartu San Andresko kaleari Isaias Carrascoren izena ipintzea.

Etxe aurrean tirokatuta

Hain zuzen, 2008ko martxoaren 7an hil zuten Isaias Carrasco. Lanera joateko etxetik irten eta autora sartu berri zenean tirokatu zuten ETAko kideek. Hiru bala jaso zituen etxe aurrean. Ordu biak inguruan ingresatu zuten Arrasateko ospitalean zauri larriak zituela eta berehala hil egin zen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak