Haurrei zuzendutako antzerkia izango da. Zirkuko bizimodua erakustea izango da Potxin eta Patxin artisten helburua. Zirkua zer den, nolako artista motak dauden, zelan lan egiten duten... azalduko dute. Azken finean, jolasen bitartez umeei artista izaten erakutsiko die bi pailazoek. Ordu eta laurden inguru iraungo du zirku ikuskizunak.