Egoitzatik ihes egin dute
Bi emakumeak kalean gora eta behera dabiltza, galduta bezala. Baina, errealitatean, ez daude galduta. Zaharren egoitzatik ihes egin dute, ametsak betetzeko asmoarekin.
Egoitzako arduradunak euren bila dabiltza; baina, bi emakumeek ez dute egoitzan jarraitu nahi. Oraindik bete ez dituzten ametsak dituzte betetzeko eta amets horien bila irten dira egoitzatik. Gainera, ametsetako bat itsasoa ikustea izango da; eta, hain zuzen, itsasoa ikustea izango da euren helburua.
Ikusleen laguntasuna
Askatasunak ematen dien euforiak eraginda, hainbat balentria egingo dituzte bi emakumeek. Regina eta Anton dira bi emakumeak; autonomoak izan gura dute, baina konturatuko dira ezin dutela guztiz autonomoak izan. Euren balentriak egin ahal izateko ikusleen laguntasuna beharko dute bi protagonistek.
Azken finean, pertsona nagusiei omenaldia da Ellas bailan solas antzezlana; pozik bizitzea gura duten pertsona nagusiei omenaldia. Bizitza konkistatu eta bizitzan gozatu gura duten pertsonei zuzendutako lana da.
Angeles Argudo eta Belen Nevado dira antzezlaneko protagonistak.