Fase berrirako larritasunik ez, baina loak hartu barik

Xabier Urtzelai 2011ko martxoaren 4a

Joan den asteko atsedenaldiaren ostean Lehen Nazional mailan lanera bueltatuko dira Josu Larreategiren mutilak, fase berria estreinatuz, gainera. Arrasatekoek San Inazio UPNA taldea izango dute zapatuan aurrean (18:00), fase berrira egoera makalenean sailkatu den taldea.

Arrasatekoak jaitsiera postuak ekiditeko borrokan ibiliko dira datozen asteotan, baina fase berrira begira, MUkoak egoera ezin hobean pasatu dira, sailkapenean bigarren postuan sailkatuta –Viajes Marfil dago lider– eta gainontzeko taldeekin garaipen average-a aldeko izanda. Hala, horrek ematen duen lasaitasunarekin ekingo diote zuri-moreek fase berriari, baina loak hartzeko aukera handi barik, guztira bost taldek galduko dutelako kategoria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak