Punk-rocketik abiatuta, bizitasun, freskotasun eta kolore berria eman diote Euskal Herrian egiten den rock indartsuari Norman taldeko kideek. 2007. hasi zuten ibilbidea Kepa (The Gominols, Skandalu Publiku), Alex eta Koby (Electric Dolls) taldeko kideek Legarreko 4. lokalean. Gero hasi zen Beñat taldearekin jotzen. Hasiera batean bertsioak egiten zituzten, eta ondoren hasi ziren euren abestiekin. Oraingoz disko bakarra atera dute, Norman izena duena.
Danbakako hirugarren edizioan finalera iritsi ziren eibartarrak, eta Bilbo hiria lehiaketarako ere sailkatzea lortu zuten 2009an.
Oso kontzertu gutxi eman dituzte eibartarrek orain arte; bada, datorren eguenean Arrasateko Gaztetxean Normanen musika entzuteko aukera paregabea izango da.