Bazkari herrikoia, mozorro desfiea eta Egan talde mitikoa, Arrasaten Aratusteetan

Ubane Madera 2011ko martxoaren 2a

Zapatuan hasi eta martitzenera arte, hiru egunean dago mozorrotzeko “baimena” Arrasaten, Udalaren egitaraua tarteko. Zapatuan, 12:30ean pregoia jo eta sardinaren hiletarekin, martitzenean bukatuko dira ekitaldiak. Tartean, Egan musika taldeak urteroko bisita egingo dio Arrasateri martitzenean eta zela ez, mozorro desfilea ere izango da, hori ere martitzenean. Segidan duzue egitaraua puntuz puntu.

MARTXOAK 5, ZAPATUA

  • 12:30 PREGOIA Biteri plazan. Ondoren KALEJIRA
  • 14:30 BAZKARI POPULARRA Uarkape pilotalekuan. 
  • Bazkal ostean  SARI BANAKETA eta KALEJIRA

MARTXOAK 6, DOMEKA

  • 19:30 TXALO Taldeak “BAGINAREN BAKARRIZKETAK”  antzezlana aurkeztuko du AMAIA ANTZOKIAN.


MARTXOAK 8, MARTIZENA


  • 16:30 MOZORRO DESFILEA Herriko plazan.
  • 17:00 Uarkape frontoian POTXIN ETA PATXIN pailazoak “Zirkoa ezagutuz” lanarekin.
  • 17:30 SAMASIKU Txarangaren animazioa Herriko plazan.
  • 18:00 Pikor Teatroren “ELLAS BAILAN SOLAS” antzezlana Seber Altube plazan.
  • 19:00 Arrasate Musikaleko  BANDA ETA BALLETAREN KALEJIRA.
  • 20:00 Herriko Plazan, EGAN taldearekin DANTZALDIA.
  • 22:30 Herriko Plazan, EGAN taldearekin DANTZALDIA.
  • 23:30 SARDINAren HILETA, Segizioak erdialdeko kaleak ibili ondoren Herriko Plazan bukatuko du desfilea, sardina bertan erretzeko.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak