Bihar, eguena, zabalduko dute Garibai etorbidea

Ubane Madera 2011ko martxoaren 2a

Gaur barik bihar, eguena, zabalduko dutela Garibai etorbidea. Eguraldiak eragin du beste egun bateko atzerapen hau, izan ere, gasolindegiaren pare inguruan brea botatzea falta da lan guztiak botatzeko, baina horretarako beharrezkoa da ateri egotea.

Asfalto lanak egiten dabiltzan Orsa enpresakoek emandako azalpenen arabera, beste obra batzuetan gertatu izan zaie brea euripean botatzea eta gero atzera ere bota beharra izatea.

Hori horrela, erabaki dute guztiz atertu arte itxarotea brea botatzeko. Eta berez, eguraldi adituek gaurko prezipitazioa urria izango dela dioten arren, ez dute esaten atertuko duenik, beraz, zeruari begira egongo dira langileak.

Autobusak Nafarroa etorbidean

Edozelan ere, hortxe abisua, iragarritakoa ezin izango dutela bete eta ezin izango dutela gaur zabaldu Garibai etorbidea; horrek esan gura du, besteak beste, Aretxabaleta, Eskoriatza eta Gasteizerako autobusak Nafarroa etorbidean hartzen segitu beharko direla.   

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak