Martxoaren 8an, 'Gora feminismoa'

Irati Goitia 2011ko martxoaren 1a

Astebete eskas geratzen da Emakumearen Nazioarteko Egunerako eta horren bueltarako, egitarau zabala prestatu dute Arrasaten. Gaur aurkeztu dute egitaraua, eta baita leloa ere: Gora feminismoa.

Lelo horren helburua mugimendu feministak urteetan eginiko lana errekonozitzea dela adierazi dute antolatzaileek, eta, baita, feminismoaren aldeko jarrera zabaltzea.

Emakume sailetik eta Arrasateko Udaletik antolatzen duten programazioa ez da martxoaren zortzira mugatzen, ordea. Martxoaren seitik apirilaren seira zabaltzen da-eta. Hona hemen programazioa:

Martxoaren 6an: Baginaren bakarrizketak. Antzerkia. Amaia Antzokian 19:30ean.

Martxoaren 8an: - Ellas bailan solas. Kale antzerkia. Seber Altuben 18:00etan.

                            -  Manifestazioa. Seber Altuben plazatik 19:00etan.

Martxoaren 12an: - Emakume artisauen eta baserritarren azoka. Seber Altuben 10etatik aurrera.

                              - III. Takarraran. Seber Altubetik 12:30ean.

                              -  Bebe. Kontzertua. Amaia Antzokian 20:00etan.

Martxoaren 15ean: Mugimendu feminista egun Euskal Herrian. Mahai-ingurua. Emakume Txokoan 18:00etan.

Martxoaren 23an: ¿Qué es eso del transfeminismo?. Hitzaldia. Kulturateko areto nagusian 19:00etan.

Martxoaren 8tik 25era: Kartelen erakusketa. Emakume Txokoan.

Apirilaren 6an: Nagore. Zine emanaldia. Kulturateko arteo nagusitan 19:00etan.

Antolatzaileek parte hartzeko deia egin diete batez ere emakumeei, baina baita gizonezkoei ere.  Mugimendu feminista kalean ikusi nahi dutela esan dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak