Ia bi mila lagunek ikusi dute Ekin-ek antolatutako erakusketa

Maider Arregi 2011ko martxoaren 1a

Atzoko eta Gaurko Emakumeei buruzko erakusketak barikuan itxi zituen ateak. Ekin Emakumeak elkartetik oso pozik daude izandako arrakastarekin: "Oso pozik gaude erakusketak izandako arrakastarekin". Gaineratu dute: "1.969 pertsonek ikusi dute erakusketa; 1.297 emakume eta 672 gizonezkok. Gainera, ikusleek iritzi eta proposamen interesgarriak egin dizkigute, eta orokorrean oso positiboki baloratu dute egindako lana". Jarraian duzue zozketako irabazleen izenak:

Sarituak

1970 eta aurreko urtetako argazkien artean La Perla Talaso zentroan zirkuitoa eta bazkaria zozketatu genuen. Zenbaki saritua: 6. Irabazlea: ELISA MAIZTEGI (Arrasate).

1971tik gaur egun arteko argazkien artean argazki kamera digitala zozketatu genuen. Zenbaki saritua: 61. Irabazlea: MILA GALEÑA (Arrasate).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak