Ingeniaritzaren enplegu aukerez berba egingo dute bihar MUn

Leire Kortabarria 2011ko otsailaren 28a

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak biharko, martitzena, Goi-mailako Hezkuntzaren Europako Esparrua martxan jarri zenetik ingeniaritzak duen enplegagarritasun eta etorkizunari buruzko jardunaldia antolatu du. 50 enpresa baino gehiagoko ordezkariak batuko dira.

Jardunaldi informatiboa 09:00etan hasiko da, Mondragon Unibertsitateak Garaian duen egoitzan, 11.119. gelan. Hasieran Eskola Politeknikoan izango zela iragarri zuten arren, leku aldaketa bat egon da.

Hauek dira, besteak beste, landuko diren gaiak: unibertsitatea eta ikasketa plan berriak, horrek fakultateko tituluetan eragin dituen aldaketak, bai graduetan eta bai masterretan, ingeniari teknikoek beren profila master eta graduak eginez osatzeko duten aukera, eta enpresetan praktikak egiteko edo ikasketa amaierako proiektuak egiteko duten aukera.

11:30ean, jardunaldia amaitzeko, eztabaida bat izango da ingeniaritza eta Goi-mailako Hezkuntzaren Europako Esparruari buruz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak