Basque Country taldearendako ginkana erraldoiko saria

Usoa Agirre 2011ko otsailaren 28a

Erdigunea piztu ekimenaren barruan, aurtengo lehenengo ekintza burutu zuten zapatuan: ginkana erraldoia. 35 pertsonak parte hartu zuten eta hainbat ikusle ere gerturatu ziren parte-hartzaileak animatzera.

Froga desberdinak egin zituzten: kanping denda montatu, pertsonen piramidea, begirale bat aurkitu ... Froga guztiak bukatuta Basque Country taldeak irabazi zuen saria: 100 euro Forumen gastatzeko. Talde guztiak oso gustura ibili ziren eta guztiz inplikatu ziren. Elkarlana eta sormena izan ziren arratsaldeko protagonistak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak