Al-Andalus elkartekoek eztarria apurtuta amaitu dute aste bukaera

Goiatz Arana Begiristain 2011ko otsailaren 27a

Andaluzia eguna ospatzen jardun dute egubakoitz iluntzetik domekara arte. "Aurreikusi moduan, jende askoren parte-hartzearekin eta bikain joan da asteburua", esan digu Rafa Gomez Al-Andalus elkarteko presidenteak. Dantza, kantua eta bazkari-afariak izan dira ardatzak.

Egubakoitzean goizaldeko hiruak arte luzatu ziren, Sevillako dantzen eskolakoen afari eta dantza maratoiarekin. Zapatuan, euren jaioterriko musikaren erritmora ez ezik, beste hainbat erritmotara dantzatu zuten, Kordobatik espresuki etorritako Sonora orkestrarekin; eta arratsaldeko eta gaueko saioen artean, afari-gala egin zuten. Esanahi handikoa izan zen eurentzat, Ramon Jauregik –lehendakaritza-ministroa egun eta abokatu laboralista garai baten– bertan egoterik ez-eta agurra bidali zielako bideo baten. Domeka eguerdian bazkaritarako batu ziren berriz; 100 lagun baino gehiago, gainerako ekintza denetan moduan. Bazkal aurreko batzarrean, irailean Arrasaten egingo den Euskadiko andaluziar elkarteen topaketaz jardun zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak