CDa autoprodukzio bat izango da; izan ere, abesbatzako kide batzuek badakite CDak nola grabatu. Ander Etxebarria eta Kike Dapena taldeko kantariek egingo dute tekniko lanak.
Goikobalu abesbatza CD-DVDko abestiak grabatzen ibili da aste bukaeran. Aurten XX. urteurrena ospatuko dute, eta horren harira, CD-DVD bat argitaratuko dute. Iazko udaberrian DVDko irudiak grabatu zituzten, eta aste bukaeran, Bedoñako elizan ibili dira diskoko abestiak grabatzen. Iñaki Maidagan abesbatzako zuzendariak erabaki du abestiak taldeka grabatzea, hiru edo lau kanta asteburu bakoitzeko.
CDa autoprodukzio bat izango da; izan ere, abesbatzako kide batzuek badakite CDak nola grabatu. Ander Etxebarria eta Kike Dapena taldeko kantariek egingo dute tekniko lanak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.