Guardasolarekin ibili behar izan da Merkemerkauan

Mirari Altube Arrese 2011ko otsailaren 26a

Uarkapetik kanpo egin duten lehenengo Merkemerkauan aterpea behar izan dute saltzaileek eta guardasolak erosleek. Goiz partean ibili da gehiago jendea, eta saltzaileak pozik ziren orduan. Arratsaldean, ostera, euriak zapuztu ditu salmentak.

Merkatari batzuek denda aurrean jartzea merkealdirako gertatutako produktuak erabaki dute, Olarte eta Otalora kaleetan eta Garibai etorbidean, eta beste batzuek Seber Altuben elkartu dira. Karpa zeukaten horiek eta derrigorrez behar izan dute eguerdi parterako hasi den euriarengandik babesteko. Erosleak gustura ibili dira merkAtutako produktuen artean, eta askok sarriago egin beharko luketela esan dute. Merkealdien azoka Uarkapen beharrean kalean egin izana herritarren gustukoa izan da, baina eguraldiak lagundu ez izanaren pena hartu du te guztiek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak